XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIAREN GEHIGARRIA. EBOLUZIOA

CharLes Robert Darwin (1809-1882).

Naturalista ospetsu hau Espezien jatorria hautespen naturalaren bidez delako liburuan, inguruneari hobeto molda daitezen espezien hautespen naturalaren teoria aipatu zuen.

Gazte zelarik Beagle deituriko untzian, naturalista bezala joan zen, munduari itzulia emanez.

Bidaian zehar, munduko lurralde desberdinetan untzia kokatzen zen bitartean, bere lanari ekiten zion, informazio asko eta asko bilduz.

Fosil, landaredi eta faunaren banaketa behatu eta ikertu ondoren, zera baieztatu zuen: lurraren historian zehar izaki bizidunak etengabe aldatuz eta eboluzionatuz doazela.

Darwin jaunak gauza asko behatu eta ikertu zituen bere bidaian eta hori baino gehiago... ondorioak ateratzen jakin zuen.

Berari esker hasi ziren animalien moldaerak aztertzen eta berak jarri zituen eboluzioaren teoria denaren oinarriak.

Ea zuk ere egiten dituzun behaketa sakonak eta ondorio egokiak ateratzen dituzun....

Darwinek esandakoari jarraituz goiko irudian agertzen diren txontek zergatik ote dituzte moko desberdinak?.

Zer jaten ote du bakoitzak?.

Ezagutzen al duzu Darwinen txonten historia?.

Galde iezaiozu irakasleari.

Gai hau oso interesgarria denez, ea zuen artean adibide gehiago bilatzen dituzuen aztertzeko, kezkak eztabaidatzeko eta ondorioak ateratzeko.

Lehen ikusi duzunez, erriberetan agertzen diren hegaztiak, hanketan moldaera bereziak agertzen dituzte; azter ditzagun orain ondoko hegazti hauen mokoak.

Istingorra / Letxuntxoa / Antzara.